Jose Ramon Rekalde
Jose Ramon Rekalde Diez (Donostia, Gipuzkoa, 1930 - ib., 2016ko uztailaren 17a) politikaria, legelaria, saiogilea, abokatua eta irakaslea izan zen. Politikagintzan Frente de Liberación Popular (Euskal Herrian Euskadiko Sozialisten Batasuna) ezker muturreko alderdiko kidea izan zen. Gerora, PSE-EEn sartu zen beste kide askorekin. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Justizia sailburua izan zen alderdi horren izenean. 1962ko abuztuaren 29an, Maria Teresa Castells emaztearekin eta Luis Martin-Santos psikiatra eta idazlearekin batera atxilotu zuten. Melitón Manzanas buru zuen Donostiako Brigada Politiko-sozialaren egoitzan torturatu zuten. Epaitegi militar batek urtebeteko espetxe zigorra ezarri zion. Pozez hartu zuen, beste askok bezala, Carreroren hilketa.[1] 2000ko irailaren 14an, Rekalde etxean sartzera zihoala, ETAko kide batek buruan tiro bat egin zion. Balak ahoa zeharkatu zion, burmuina kaltetu gabe. Lan nabarmenak
Erreferentziak
Ikus, gaineraKanpo estekak
|