Share to:

Kuliska Sorta

Kuliska Sorta euskal liburuen bilduma izan zen gerra ondorengo urte ilunetan. Zarautzko Itxaropena argitaletxean plazaratu zen 1952tik 1973 arte, garrantzi handiko liburuak plazaratuz ia guztiak euskaraz.

Historia

Patxi Unzurrunzagak bilduma martxan jarri atarikoa ekimen bat burutu zuen. Pedro Rocamora, Espainiako Prentsa eta Propaganda zuzendari zenak, Zarautzen igaro ohi zuen udaldia, eta 1947. urtean, Euskal Jai egunez hain justu, harengana hurbildu zen, eta, zuzenean, poema «erlijioso eta folkloriko» zenbait argitaratzeko lizentzia eskatu zion. Ekimen horretan Jose Artetxe lagun izan zuen Unzurrunzagak. Zentsoreak onespena eman zien, eta hala argitaratu zuten, hasteko, Orixeren Euskaldunak (1950).[1]

Arrakastarekin pozik, bi urte geroago Itxaropena zigilupean Kuliska Sorta bilduma enblematikoa plazaratu zen. Noiz eta euskarak irakurle gutxi eta haren kontrako zentsura zorrotza zituen garai batean. 1952 eta 1973 bitartean, 55 liburu argitaratu zituen —77 zenbaki denera—. Etenda zegoen euskal ediziogintza berriz abiarazteko katebegi ezinbestekoa izan zen Kuliska.[1]

Klandestinitatean inprimatu eta banatu zituzten bildumako liburu guztiak. Harpidetzak baliatu zituzten horretarako, eta albait arinen helarazi zizkieten irakurleei, liburuek ahalik eta denbora gutxien egin zezaten tailerrean, zentsoreen ezusteko bisiten eta gillotinatzeko aginduen arriskutik libre.[1] Antolaketa horri esker, bestetik, ia edizio osoak agortzen zituzten.

Liburu lerroak

Bilduman liburu mota desberdinak plazaratu ziren:

Garrantzia

Bilduman kaleratu ziren XX. mende erdiko euskarazko literatur lan nagusietako batzuk, esaterako Jon Etxaideren Joanak joan (1955), Gabriel Arestiren Harri eta Herri (1964) edo Antonio Maria Labaienen Teatrogintza eta Yakintza, besteak beste. Bilduma osotik, bakarra da emakume batek idatzia: Julene Azpeitiaren Amandriaren altzoan (1961). Jorge Oteizaren Quousque Tandem...! (1963) lan ikonikoa ere Itxaropenak publikatu zuen Kuliska Sortaren barruan estreinakoz.[1]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya