Share to:

Mendukilo

Mendukilo
Datu orokorrak
Garaiera750 m
Motahaitzuloa
Luzera650 m
Geografia
Mapa
Koordenatuak42°58′32″N 1°55′13″W / 42.97554629°N 1.92037458°W / 42.97554629; -1.92037458
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
UdalerriaLarraun
Nafarroako kontzejuAstitz

Mendukilo Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko leize bat da, Larraun haraneko Astitz kontzejuan kokatua.[1]

Leizeko tenperatura 8-10 °C da, eta hezetasuna saturazio puntuan egoten da. Udazkenean eta neguan ur ugari izaten du, inguruko prezipitazioak berehala iristen baitira leizera. Udan, berriz, nabarmen lehortzen da.

Geologia

Mendukilo Aralarko mendilerroan dago, ingurune karstiko batean. Bertako arrokak Kretazeokoak eta Jurasikokoak dira, baina leize zuloa dagoen eremua Aptiar-Albiarrekoak dira, urgoniar motakoak.[2] Kobazuloak beherantz egiten du eta zazpi gela ditu guztira, horietako hiru bisitagarriak.

Historia

Sarrera

Hainbat mendez mendi ukuilutzat erabili izan da; beraz, baliteke izena hortik etortzea: mendi-ukuilu. Arkeologoek egindako indusketek hori berresten dute; Lehen Burdin Aroko, (K. a. 900-200) aztarnak agertu dira sarrerako gelan.[3]

Idatzizko dokumentuetara jotzen badugu, 1908. urteko Larraungo udaleko katastro zaharrenean, Endrokillo izenarekin agertzen zaigu. Bertakoek leizea betidanik ezagutu arren, gutxi ausartzen ziren sarrerako gelatik haratago joatera. 1955. urtean, Vianako Printzearen espeleologia taldeak lehen sarrera ofizialak egin zituen.

Urte batzuk igaro behar izan ziren leizearen lehen topografia partziala gauzatzeko, eta hori Isaac Santestebanek egin zuen, 1967. urtean. Santestebanek hasitako lanei 1974. urtean ekin zieten berriro Karlos Akazek (Nafarroako Gobernuko topografoa) eta Kontxi Mendibek, leize osoaren topografia osatu baitzuten. Hamarkada horren hasieran, leizeak pairatzen zituen txikizioari eta formazioen lapurretei aurre egiteko, Nafarroako Gobernuak leizearen ahoa horma batez itxi zuen.

Leizea bi hamarkada luzez itxita egon ostean, 2001eko urte hasieran turismoarentzat atontzea erabakitzen zen, eta horretarako, 2003. urte amaieran lanean hasi ziren. Lan horiek 2005eko uztailean amaitu ziren eta leizea turismoarentzat urte horretako uztailaren 22an ireki zen.

Bisita

2005eko udatik aurrera, erabilpen berria du leize honek, bisitariak jasotzeko moduan atondu baita[4]. Lur azpira iristea edonori errazteko asmoz honako aurrerapen hauetaz hornitu da leizea: zaldain flotakorra, argiztapen berezia (argi dinamikoak) eta multimedia sistema. Horrela, ibilbidea bere kasa bi pisu igo eta jaitsi ditzakeen edonorentzat egokituta dago. Bisitaldi guztiak bertako gidarien laguntzaz gauzatzen dira, gehienez 25 pertsonaz osatutako taldeetan. 50 minutuko iraupena duten bisita horietan hiru gelaune ikusteko parada izaten da:

  • Artzainzulo, sarrerako gela izanik, argi naturala iristen da hara eta haren bolumen itzelari esker, nahikoa argia izaten du. Gela horretan lehen formazio geologiko xumeak ikusten dira. Gelaren amaierara iristean, Jentileioko tutuan sartu eta 28m jaitsi ostean, (90 harmaila) leizearen erraietara heltzeko modua dago. Hartz Zuloa izeneko gelak banatzaile gisara jokatzen du, bertatik gainontzeko geletarako sarrera baitago.
  • Laminosin, gelaune honen ezaugarri nagusia formazio geologikoen aniztasuna eta kopurua handiak dira: estalaktitak, estalagmitak, gourgs-ak...non-nahi gertu-gertutik ikusteko moduan.
  • Herensugearen Gotorlekua, bisitatu ahal den azken gelaune honen bereizgarria haren bolumen itzela da (60mko luzerakoa, zenbait puntutan 20mko altuerakoa).

Leizeen sarreran harrera-etxe bat dago.

Erreferentziak

  1. «Mendukilo Leizea (eta 2)» Zientzia.eus (kontsulta data: 2020-02-29).
  2. (Ingelesez) Bernal-Wormull, J. L.; Moreno, A.; Bartolomé, M.; Arriolabengoa, M.; Pérez-Mejías, C.; Iriarte, E.; Osácar, C.; Spötl, C. et al.. (2023-04-01). «New insights into the climate of northern Iberia during the Younger Dryas and Holocene: The Mendukilo multi-speleothem record» Quaternary Science Reviews 305: 108006.  doi:10.1016/j.quascirev.2023.108006. ISSN 0277-3791. (kontsulta data: 2023-03-27).
  3. Ramos Aguirre, Mikel. (2010). «Un asentamiento de la Edad de Hierro en la cueva de Mendukilo (Astitz, Valle de Larraun–Navarra)» Cuadernos de Arqueología 182: 283-299..
  4. «Bisita gaitzazu - MENDUKILO, Astitz, Nafarroa Garaia | Turismo Rural.» Mendukilo aitzuloa (kontsulta data: 2023-03-27).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya