Miñao
| Miñao | |
|---|---|
Miñaoren ikuspegia; herria zeharkatzen zuen autobide zaharra ikus daiteke. | |
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Gasteiz |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°55′01″N 2°38′44″W / 42.9169°N 2.64558°W |
| Garaiera | 528 m |
Miñao (ofizialki Miñao / Miñano Mayor) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da. 528 metroko garaieran dago. Gasteizko udalerriaren iparraldean kokatzen da, hirigunetik 9,5 kilometrora.
Arabako Teknologia Parkea lau kilometrora dago, Miñao kontzejuan bertan. Dena den, Miñaon ere bestelako hainbat industria daude.
Historia
1025. urteko datazioa duen Donemiliagako goldea izeneko dokumentuan aipatzen dira Miñaogutxi eta Miñao; Mengano eta Mengano Goien, hurrenez hurren. (Meñano eta Meñano Goien irakurri behar, Mitxelena (1964)).[1] Gero bai bata zein bestea behin eta berriro agertuko dira dokumentazioan, bien izenak bereizterakoan, noiz edo noiz, zalantzak sortuz.[2][3]
Demografia
1960ko hamarkadatik biztanleriak beherakada nabarmena bizi izan zuen eta 2000. urtean 30 biztanlera jaitsi zen. Hala ere, XXI. mendeko Gasteizko hiri plangintzaren ondorioz biztanlea pixka bat igo zen XXI. mendeko lehen hamarkadan.
| Miñaoko biztanleria |
|---|
![]() |
Kultur ondasunak
- Udalerri honetan agertu zen akitanierazko izen deun Helasse jainkosari eskainitako aldaretxoa.
- San Lorentzo eliza.
Irudiak
-
San Lorentzo eliza.
-
San Lorentzo elizako ataria.
-
c. 1915.
Kanpo estekak
| Gasteizko herriak: Miñao | ||
|---|---|---|
|
Aberasturi • Amarita • Andetxa • Andollu • Arangiz • Aretxabaleta • Argandoña • Ariñiz • Arkaia • Arkauti • Armentia • Artatza Foronda • Askartza • Aztegieta • Berroztegieta • Betoñu • Billafranka • Bolibar • Ehari • Elorriaga • Erretana • Eskibel • Eztarroa • Foronda • Gamarra • Gamarragutxia • Gamiz • Gardelegi • Gaztelu • Gereña • Gobeu • Gometxa • Ihurre • Ilarratza • Jungitu • Krispiña • Lasarte • Legarda • Lermanda • Lopida • Lubinao • Mandoia • Margarita • Martioda • Matauku • Mendiguren • Mendiola • Mendoza • Miñao • Miñaogutxia • Monasterioguren • Oreitia • Otazu • Otobarren • Otogoien • Subilla • Uribarri Arratzua • Uribarri Dibiña • Uribarri Nagusia • Zerio • Zuhatzu • Zumeltzu | ||
- ↑ (Gaztelaniaz) Salaberri Zaratiegi, Patxi. (2015). «Araba/Álava: Los nombres de nuestros pueblos» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-07-27).
- ↑ «Miñaogutxi - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-08-14).
- ↑ «Miñao - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-08-14).
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.











