Pedro Gimon
| Pedro Gimon | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Ondarroa, 1878ko urtarrilaren 15a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Bilbo, 1939 (60/61 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoa |
| Hizkuntzak | gaztelania euskara |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | arkitektoa |
| Genero artistikoa | arrazionalismoa Art Nouveaua |
Pedro Gimon Egiguren (Ondarroa, 1878ko urtarrilaren 15a - Bilbo, 1939[1]) euskal arkitekto garrantzitsua izan zen. Haren bizitzari buruzko datu gutxi ezagutzen dira eta hark eraikitako eraikin asko dagoeneko desagertu dira. Modernismoaren ordezkari nagusietarikoa izan zen baina azken urteetan arrazionalismoaren aldeko garapena egin zuen. Euskal baserria aztertuz, bestetik, egungo arkitekturan haren estetika txertatzeko ahaleginak egin zituen.
Biografia
Pedro Gimonek Bartzelonako Arkitektura Eskolan ikasi zuen, 1902 arte. Han Lluís Domènech i Montaner irakaslea ezagutu zuen eta haren eragina jaso zuen. Lluís Domènech Modernismoaren eta katalanismoaren aurrekaria izan zen. Aurretik, Bilbon, Anselmo Ginea eta Antonio Lekuonaren obra ezagutu zuen. 1902tik 1906 arte Bizkaiko Diputazioak baserrietako eraikinak aztertzeko beka bat eman zion. 1908an, Euzkadi egunkaria, baserriaren estiloaren defentsan eta haren erabilera arkitektonikoaren aldeko saiakera idatzi zuen. Europako herrialde desberdinak ezagutu zituen: Italia, Belgika, Holanda, Alemania, Austria, Suitza eta Erresuma Batua. Estilo desberdinekin esperimentatu zituen, "euskal-andaluziarra" sortuz, esaterako. Euskal Herrian eraikin desberdinak planifikatu zituen. 1920an, Iruñean ospatu zen Eusko Ikaskuntzaren Bigarren Kongresuan, langile-etxeei buruzko lan bat aurkeztu zuen. Gerra Zibila ondoren Pedro Gimonek arkitektura esparruan izan zuen parte hartzea askoz txikiago bazen ere, azken eraikin batzuk bukatuta utzi zituen, tartean Bilboko erdiguneko zabalgunetako etxebizitza multzoak. Arkitekturari buruzko artikulu asko idatzi zuen.
Estiloaren garapena
Historizismoa eta eklektizismoa nagusiak ziren garaian, Gimonek eta garaiko beste arkitekto bizkaitar batzuk -Mario Camiña, Teodoro Anasagasti, Emiliano Calixto Amann, Severino Atxukarro, Ismael Gorostiza, Ricardo Bastida, azken hau Pedro Gimonen lehengusua-, Europan arrakastatsua izaten ari zen Art Nouveua estilo berri baten aldeko apustua egin zuten. Zehatz-mehatz, Gimonek Belgikan, Frantzian eta Katalunian garatu ziren modernismoaren alde egin zuen. Baina arkitekto ondarroarrak batzuetan modernismoaren alde egin bazuen ere, bestetan eklektizismoa eta historizismoa jorratu zituen, beste batzuetan neoeuskalduna estiloarekiko apustua ere eginez, eta azkenik, modernotasuna eta arrazionalismoa jorratu zituen baita ere.
Obra
- Bilboko Begoñako Batzokia (eraitsia).
- Artxandako kasinoa (eraitsia).
- Bergarako Idarreta Hotela.
- Ondarroako Arrantzaleen Kofradia.
- Ondarruko Maskulo Etxea.
- Algortako Trinitarioen eliza.
- Vega hotel eraikina.
- Bilboko La Salve garagardo etxea (eraitsia).
- BBVA eraikina Bilbo
- Poza Lizentziatuaren kaleko etxebizitzak.
- Kaiobia, Arrigunagan, Algortan (eraitsia).
- Zuloaga museoa, Zumaian.
- Larreta etxea, Mar del Plata (Argentina).
- Oribe Laborategiak Logroñon.
Bibliografia
- Gimon Egiguren, Pedro: El caserio: conferencia pronunciada en en Centro Vasco / Pedro Guimón. Bilbo : Lit. Ugarte, 1907. — 32-64 or.
Erreferentziak
Kanpo loturak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









