Salduie
| Salduie | |
|---|---|
| Aztarnategi arkeologikoa | |
| Eskualde historiko | Hispania |
| Koordenatuak | 41°39′N 0°54′W / 41.65°N 0.9°W |
![]() | |
Salduie K.a. III. mendearen bigarren erdialdetik gaur egungo Zaragozaren orubean kokatuta egon zen sedetaniar hiri iberiarra izan zen, ondo dokumentatuta dagoena iberiar txanponetan, Botorritako brontzeetan eta Plinio Zaharraren testuetan, «Salduvia» izena erabili zuena. Caesar Augusta erromatar jurisdikzioako hiria sortu zutenean, K. a. 25 eta 12 urteen artean, K. a. 14an segur aski, hiri-estatu erromatar hiritarren kolonia inmune estatusa eman zioten.[1]
Bere moneta sortu zuen, gutxienez K.a. II. mendearen erdialdetik eta erromatar hiriaren birfundaziora arte. K.a. I. mendearen hasieran, hiria oso erromanizatuta zegoen. Aristokrazia indigenak zalditeriako eskuadroietan borrokatu ziren, kontingente militar erromatarren parte gisa; latina lingua franca gisa erabili zuten, eta auziak zuzenbide erromatarraren bidez ebazten zituzten.
Hiria —eta Sedetania osoa— Erromako bazkide (socii) gisa mantendu zen etengabe, ilergeteek ez bezala, azken horiek Indíbil eta Mandoniorekin kanpo-dominazioaren aurkako erresistentzia handia mantendu baitzuten. Harrigarria bada ere, Erronkariko euskarazko hiztun zaharrenen artean gorde izan zen XX. mendera arte hiriaren izen iberiarra, gaur egungo Zaragozari «Zaldu» esaten baizioten oraindik.[2]
Kokapena

Gaur egungo Zragozako lurretan ezagutzen den giza populaziorik zaharrena Azken Brontze Aroko txabola batzuen hondoan dago, Huerva eta Ebro ibaiek bat egiten duten tokian, K.a. 630 eta 600 artean. Populatze horrek Burdin Aroan dirau K.a. V. mendearen hasieran. Adobeko hainbat etxe aurkitu dira orube berean.[3]
Hala ere, K.a. V. mendetik K.a. III. mendera, ez dago populatze horren bilakaeraren berririk. Pentsatzekoa da garai hartan, Ebro erdiko haraneko eskualde osoarekin batera, burdinaren kultura aurreratua bereganatu zuela, Iberriar Penintsulako Sortaldeko eraginpean, Ebro ibaiaren bidez, historikoki komunikazio-bide nabarmena izan dena.
Azkeologia
Berriz aztarnak aurkitzen ditugunean, zera ikusten dugu: herri zeltiberirrez inguratuta egon arren, Salduie hiriak izaera bereizgarriak erakusten dituela, eta horrek pentsarazten du bi mende horietan zehar izugarrizko aurrerapen kultural eta teknologikoa izan zuela. Hiria 10 hektareatik gora izatera iritsi zen K.a. I. mendean, eta horrek adierazten du egitura soziopolitiko konplexua zuela eta hiriaren inguruan antolatuko zen hiri-inguruko eremua iznago zuela.
Historia

Garai iberiarrean, sedetanak izan ziren egungo eguno Zaragoza hiriaren inguruak okupatu zutenak. Salduie izan zen Sedetanen hiri iberiarra, hiri-estatu gisa antolatua, K. a. III. mendearen bigarren erditik dokumentatua. Mende horretan, Ebro eta Huerva ibaien elkargunearen eta egungo San Pedro Nolasco plazaren (erromatar antzokitik hurbil) arteko hainbat hektareako orubea okupatzen zuen, eta kalkulatu da K. a. I. mendean 10 edo 12 hektarea izango zituela, eta geraogo, errromatar hiriaren ipar-ekialdeko sektorea iznago zena okupatzen zuen, kale hauen artan: Jaime I (iberiar hiriaren mendebaldea), Mayor (iberiar hiriaren hegoaldea), Coso Bajo (ekialdea) eta Echegaray y Caballero pasealekua (Iparraldeko zatia).
K.a. III. mendearen erdialdetik aurrera, Salduiek bere moneta sortu zuen, nahiz eta uste da, txanpona mende bat lehenago hasi ahal zela. Zeltiberiar txanponen tipologiako da. Aurrealdean, gizonezko baten burua ageri da, batzuetan bizarrarekin eta beste batzuetan gabe, eta hiru, bi edo izurde bakarrarekin (izurdea merkataritzaren sinbolotzat hartzen zen Mediterraneoko kolonien garaitik). Izurdea batuetan ez zen agertzen. Atzealdean, zeltiberiar zaldizkoa ageri da, batzuetan lantza eskuan duela, beste batzuetan palmondo hosto bat daramana bakearen seinale. Zaldiaren azpian ezkerretik eskuinera idazten da, eta iberiar signarioaren zeltiberiar aldaeran, hiriaren izena: «Saltuie» edo «Salduie» (DU eta TU ez ziren bereizten iberiar idazkera molde horretan), eta ez Salduba, Plinio Zaharraren testu baten kopian Salduvia idatzi baitzen.[4]
Hala ere, ez zen inguruko hiririk garrantzitsuena: Sedeisken, Kelse edo Azaila bezalako beste hiri sedetaniar batzuek gainditzen zuten, gutxienez K.a. II. mendearen amaiera arte. Bestalde, Katonek haraneko sopla gotorra dokumentatzen du: cercius, ziertzoa.
“Caesaraugusta, sedetaniarren eskualdekoa, kolonia immunea[5], Ebro ibaiak bustia, non Salduvia izeneko hiri bat egon zen, 55 herri bere agindupean hartzen ditu. Horietatik, erromatar hiritarrak dira: bilbilitarrak, koloniako kelsatarrak, «nasico-ak» deituak diren kalagorritarrak, surdaonatarren estirpekoak diren ilerdenseak, euren hiri ertzean Sicor ibai dago, Uesetania eskualdeko oskatarrak eta turiasontarrak. Zuzenbide latindar zaharrekoak dira, kascandarrak, ergavicarrak, leonicarrak eta osicerdadtarrak. Federatuak dira tarracarrak eta estipendiarioak dira arcobrigarrak, andeloarrak, aracelitarrak, fibularetarrak deitutako kalagurritarrak, konplutarrak (sic), kararrak, zinziarrak, kortoniarrak, damanitarrak, ispaletarrak, ilursenarrak, iluberitarrak, iakatarrak, libiarrak, ponpelotarrak eta segiarrak.”
Plinio. Naturalis Historia, III, 3, 24.[1]

K.a. III. mendean, sedetarrak, Kartagoren alde zeuden ilergeteak ez bezala, erromatarren aliatuak izan ziren bigarren gerra punikoan. Sedetarren lehen aipamena Tito Liviorena-rena da, azaltzen deuna erromatarrek, ilergeteek sedetanoei egindako eraso baten ondorioz eraso egin eta ilergeteak garaitu eta haien buruzagiak ziren Indíbil eta Mandonio hil zituztela.
K. a. 195. urtean, bi kontsul erromatarretako batek, Marko Porcio Catonek, Ebroko bailarara joan behar izan zuen erromatar inperialismoaren aurka altxatutako ilergeteak baketzera. Kontsulak guduak irabazi zituen, baina ez zuen bere helburua bete: matxinatutako tribu iberiarrak baketu ez ezik, arazoa lurralde zeltiberora zabaldu zuen. Tiberio Sempronio Grako iritsi arte itxaron behar izan zuten erromatarrek ingurua kontrolpena izateko. Grakok zeltiberiarrei irabazi zien eta goarnizioak utzi zituen Ebro haraneko hirietan, besteak beste, Salduie ere egongo zelarik, dudarik gabe.
Hala eta guztiz ere, K. a. II. mendean, Salduietarrak eta Sedetarrak Senatuari eta Erromatar Herriari leial iraun zuten, socii estatutarekin, hau da, antzinako aliatu gisa. Hori dela eta, erromanizazioak aurrera egin zuen pixkanaka Ebroko haran osoan, eta Tarragonako itsasertzetik hedatu zen barrurantz. Sedetaniako bazterreko hiriek bereganatu egin zituzten erromatarren ohiturak, ekonomia —diru-zirkulazioa merkataritzako eremu guztietara zabaldu zen— eta politika.
Aristokrata indigenek tropa laguntzaile gisa parte hartzen zuten erromatar armadan, batez ere zalditerian, Erroma bera ez baizituen zaldun onak. Horrela, sustapen soziala eta pertsonala lortzen zuten, eta uste da erromatar kultura poliki-poliki bereganatuko zutela, beren egitura militarretara egokitzeko premiaz. Zeltiberiarren kontrako gerren erretagoardia zen eskualde honetan modu betikotuan kokaturiko kastrak (kanpaemduak), hiri iberiarrak baina merkataritza zabalagoa edo zerbitzu kopuru gahiago esakintzen zituzten. Bertako dozenaka soldaduk baliabide material eta giza baliabide ugari erakartzen zituzten, eta hornikuntza beharrak tokiko herrien gaitasunei esker asetzen ziren, Erromatik garraioa oso garestia baitzen.

K.a. II. mendearen amaieran, erromatar legioetako ingeniariek eraikitako komunikazio-bide bat zegoen. Haren helburua zen Ebro bailara Calagurriseraino (Kalagorri) komunikatzea, eta, beraz, K.a. 100. urte inguruan, Salduieren erromanizazioa egitate bat zen. Bertako nobleziak bere seme-alabak erromatar armadan equites (zaldun) izateko bidaltzen ditu —Ascoliko Brontzeak (K. a. 89) Salduieren zaldunen parte hartzea eta "erakutsitako adoreagatik" jaso zuten erromatar hiritargoaren saria dokumentatzen du— eta bere etxeetako zoladurak mosaikoekin apaintzen ditu. Kultura hegemonikoaren erlijioa ere bereganatzen dute, tokiko jainkoen eta erromatarren arteko sinkretismoaren bidez. Botorritako II. brontzea (K.a. 87), uraren inguruko auzi bat dokumentatzen duena, latinez idatzita dago jada, eta, beraz, garai hartako lingua franca zen inguru hartan (auzian parte hartu zutenak hiru etinko ezberdinaetakoak ziren: Salduieko sedetaniarrak, Alaungo iberiarrak eta, epaile moduan Contrebia Belaiscako zeltiberiarrak). Prozedura juridiko korapilatsu horrek ematen duen lekukotasunak, Salduie eta bere inguruetako jendeak gure aroaren aurreko lehen mendearen hasieran erromatar zuzenbidearen pean zeudela adierazten du.
Saldueren itxura dokumentatuta dago 1991tik aurrera aztarnak aurkitu zrein momentutik. K.a. I. mendearen erdialdetik Ebroko ibai-terrazak mugatzen eta eusten zituzten hormak topatu iztuzten, bai eta etxean erabiltzen ziren objetuen ondarrak ere. Aztarna horiek guztiak, erromatarrek Caesar Augusta kolonia sortu (K.a. 14) aurrekoak ziren.[1] Alabastrozko harlanduz egindako
adarrabia eta adobezko paretak zituzten etxeak aurkitu ziren. Hormak, Cabezo de Alcala-ko (Azaila) gertatzen den bezala, pinturaz apainduak edo, sinpleago, karez luzituak izango ziren. Zoladurak errautsezkoak edo hartxintxar zanpatukoak ziren, baina mosaiko batzuk ageri dira opus signum-eko zoladurarik luxuzkoenetan, morteroan sartutako teselek osattuako marrazkiekin. Horrek guztiak adierazten du, fundazio kolonialaren aurretik, Salduie oso hiri erromanizatua zela, bere etxeko arkitekturak apaingarri italikoak erabiltzen zituela eta, segur aski, Caesaraugustako erromatar foroaren hondarrei buruzko azken konklusioen arabera, Zesar Augustoren garaia baino lehen bazeukala foro publikoa, eta foroan, estalitako merkatu handia (macellum).[1]
Erreferentziak
- ↑ a b c d Mostalac Carrillo, Antonio eta Biel Ibáñez,María Pilar "Arqueología y Patrimonio histórico-artístico (1992-2008)", in, Fatás, Guillermo (zuz.), Guía Histórico-Artística de Zaragoza, Zaragoza, Institución «Fernando el Católico»-Ayto. de Zaragoza, 2008 (4. arg. berrikusia eta zabaldua),643-892. ISBN 978-84-7820-948-4. Cfr. bereziki atal hau: «Salduie/Salduvia (siglo II a. C. a 15-14 a. C.)» 2008 arte aurkitu ziren berritasunak jasotzen ditu, 655-667.
- ↑ Azkue, Resurrección María. (1932). Particularidades del dialecto roncalés. Bilbao: Editorial Vasca.
- ↑ Beltrán Lloris, Miguel eta Fatás Cabeza, Guillermo (1998) Historia de Zaragoza, 1. lib. Salduie, ciudad ibérica, Zaragoza : Ayto. de Zaragoza - Caja de Ahorros de la Inmaculada, 7. or. ISBN 84-8069-133-6.
- ↑ Beltrán eta Fatás (1998) 27-30. or.
- ↑ Inmune esan nahi du ez zuela zergarik ordintzen. Ikus: Acatividades complementarias sobre la colonia Caesaraugusta Ppara educación primaria, Zaragozako Udala
Bibliografia osagarria
- .
Kanpo estekak
- Zaragoza romana, Zaragozako Probintziako Diputazioa.
- José Antonio Hernández Vera eta Julio Núñez Marcén (2000) “La ordenación del espacio en la Zaragoza prerromatar y romana”, Salduie: Estudios de prehistoria y arqueología, ISSN 1576-6454, 1, 181-202. or. DOI: https://doi.org/10.26754/ojs_salduie/sald.200016422
- Aguilera Hernández, Alberto (2016-05-28) “Los antecedentes indígenas de zaragoza: Salduie y su tallere monetal”, Historia de Aragón
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










