Share to:

Suessatio

Suessatio
Aztarnategi arkeologikoa
Koordenatuak42°50′29″N 2°37′57″W / 42.8415°N 2.6324°W / 42.8415; -2.6324
Mapa
Historia
GaraiaAntzinaroa
Kulturakaristiarra, erromatarra
Metropolia(k)Antzinako Erroma
Indusketa
ZuzendariakLorenzo Prestamero

Suessatio, Suessatium edo Souestasion Antzinako Erromako civitas bat izan zen, Klaudio Ptolomeok aipatutako karistiarren lurraldeetan kokatua. Egungo Arkaian (Araba), Gasteiztik hurbil zegoen.

Astorga-Bordele erromatar galtzadako mansio bat izan zen.[1]

Arkaian erromatar termen hondarrak topatu zituzten, iter XXXIV erromatar galtzadaren ertzean eraikiak. XVIII. mende bukaeran aurkitu zituen Lorenzo Prestamerok. Erromatar herrixka osoak 19 hektareako azalera badu ere, zati bat baino ez dago ikusgai gaur egun. Haren jatorria K.a. III. mendean ezarri dute azken ikerketek.[2]

Arkaiako erromatar aztarnategian egindako indusketan Postumoren enperadorearen miliario bat aurkitu zuten Ab Asturica Burdigalam galtzadaren parte zena. Horregatik pentsatzen da Suessatio Arkaian egongo zela eta Kutzemendiko erromatarren aurreko herriarekin ere lotzen da. Beraz, pentsatzen da Kutzemendiko biztanleak leku berri honetara eraman zituztela, komentu juridiko kluniarrean hainbat hiri eta herrirekin gertatu bezala.[3]

1970eko eta 1980ko hamarkadetan induskatu zituen Ramón Loza Lengaranek[4].

Arkaiako arkeologia gunea

Aztarnategia kokatzen den lurrak 19 Ha-ko azalera du[5], Arkaia entitatearen azpian eta ekialdera dauden lursailetan, baina  zati bat baino ez dago ikusgai.

Indusketak

XVIII. mendearen bukaeran Lorenzo Prestamerok erromatar termen arkeologia-aztarnak aurkitu zituen. 1976-1981 artean Ramón Loza Lengaran arkeologoak erromatar garaiko termak indusi zituen eta erabilera publikorako zirela ondorioztatu zuen.

Urte batzuk beranduago Ramón Loza berak eta Paquita Sáenz de Urturik egin zituzten indusketek (1994-1997), lekuaren tamaina eta bilakaera argitu zituzten. Indusketa hauetako materialen lagin bat Gasteizko Bibat Museoan ikus daiteke.

Hirigunea

Kokaleku indigenaren gainean Inperio garaian oin berriko erromatar kokalekua ezarri zen. K.o. I. mende inguruan hedapen handia izan zuen, eta aztarnategi osoa hartu zuen. K.o. II. mendean, III. mendean mantenduko da. IV. mendetik aurrera, erromatar inperioko herri gehienetan gertatzen den bezala, krisiaren ondorioz, atzerakada demografiko handi batean sartuko da, murriztu egingo duena, baina mendeetan zehar gaur egungo Arkaia herriraino mantenduko dena.

Ikerketa arkeologikoen bidez jakin izan da garaiko hirigintza arauen arabera antolatua zegoela hiria: etxe arkupedunak, erretikula formez planifikatzen diren kaleen inguruan etxadiak osatuz.

Nolabaiteko prestutasuna zuten etxeek mosaikozko zoladura zuten, eta hormak kolorezko iztukuz estalita zeuden. Sabaiak, berriz, teilaz estaltzen ziren. Marmolezko moldurak eta zutabeen hondarrak tamaina jakin bateko eraikinez ari dira, agian izaera publikokoak.

Hirigune hau Astorga Bordelerekin lotzen zuen iter XXXIV galtzadaren ertzean zegoen. Antoninoren ibilbidearen arabera, galtzada honen ondoan karistiarren tribuko Suessatio edo Suestatiumeko mansioa zegoen; honekin jarri da harremanetan Arkaiako leku hau, civitas (hiria) maila zuena.

Mansio honetako adierazgarririk handiena multzo termala da, gaur egun ikus daitezkeen hondakin bakarrak.

Termak

Hirigune honetako terma multzoa K.o. I. mendearen bigarren erdialdean jarri zen abian eta hainbat aldiz berritua izan ondoren, IV. mende inguru aldera terma izateari utzi zion.

K.o. I. eta II. mendeetako arkitektura multzo interesgarri honek ohiko eskema du: eraikuntza lineal bat, tenperatura desberdinetako bainurako guneak jarraian dituena (frigidarium edo gune hotza, tepidarium edo gune epela eta caldarium edo gune beroa), eta, alboan, aire zabalean jarduera fisikoa egiteko erabiltzen zen palaestra, multzo horren zerbitzu eta funtzionamendurako instalazioez gain (aldagelak, komunak, labeak, estolderia...). Eremu sakratua ere badago, eta bertan eskaintzarako hainbat ontzi eta botozko aldare txiki bat aurkitu dira. Termen aztarnak, ordutik eta gaur arte agerian geratu dira aztarnategiaren erdian.

2015 urtean In corpore sano. Erromatar garaiko Arkaiako termak izeneko aldi baterako erakusketa egin zen Bibat museoan.[6]

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Velasco, Juan A. Santos; Emborujo, A.; Urbina, E. Ortiz de. (1992-01-01). «Reconstrucción paleogeográfica de autrigones, caristios y várdulos» Complutum: 449–449. ISSN 1988-2327. (kontsulta data: 2023-09-21).
  2. Ramón Loza Lengaran, Francisca Sáenz de Urturi Rodríguez. (1999). Nuevos datos sobre una ciudad romanizada Suessatio (Arcaya-Álava). in: XXIV Congreso Nacional de Arqueología. 4 Cartagena, 331-340 or. ISBN 84-88570-23-6..
  3. (Gaztelaniaz) López Noriega, Pilar. (1997). «Organización territorial romana en el conventus cluniensis: algunas consideraciones sobre la creación de ciudades ex novo» Zephyrus. Revista de prehistoria y arqueología (Universidad de Salamanca).
  4. (Gaztelaniaz) Loza Lengaran, Ramón; Loza Uriarte, Miguel; Niso Lorenzo, Javier. (2014). Las termas romanas de Arcaya / Suestatium: memoria de las intervenciones arqueológicas en "Otazibarra" (1976-1982). Arabako Foru Aldundia, Euskara, Kultura eta Kirol Saila = Diputación Foral de Álava, Departamento de Euskera, Cultura y Deporte ISBN 978-84-7821-824-0. (kontsulta data: 2024-02-07).
  5. «Zona Arqueológica de Arcaya. Ondarea. Sistema de información del Patrimonio Cultural Vasco» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2023-12-18).
  6. In corpore sano. Erromatar garaiko Arkaiako termak erakusketa, Bibat museoa.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya