Travancore
| Travancore | |||
|---|---|---|---|
| Geografia | |||
| Hiriburua | Padmanabhapuram (en) 8°15′5″N 77°19′29″E | ||
| Administrazioa | |||
| Gobernu-sistema | monarkia absolutu | ||
| Demografia | |||
| Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
| Erlijioa | hinduismo | ||
| Moneta | Travancore rupee (en) | ||
| Historia | |||
| Sorrera data: 1729 | |||
| Bestelako informazioa | |||
Travancoreko Erresuma, Thiruvithamkoor Erresuma (malabareraz: തിരുവിതാംകൂര്, tiruvitāṁkūr, t̪iɾuʋid̪aːŋɡuːr ahoskatua) eta Travancoreko Estatua ere deitua, c. 1729 eta 1949 artean iraun zuen antzinako monarkia hindua izan zen. Indiako erresuma feudal bat (1729-1858), eta, ondoren, printzerri bat (1858-1949) izan zen, hiriburua Trivandrum hiria zuena eta Travancoreko errege-familiak gobernatzen zuena. Travancore erresuma gaur egun Kerala hegoaldeari eta Kanyakumari barrutiari (Tamil Nadugo hegoaldean) zegokien eskualdean zegoen gehienbat.
Travancoreren historia modernoa Marthanda Varma maharajarekin (1729-1758) hasi zen, "Travancoreko erresumaren sortzailea" bezala ezagutua izan zena. Bere erresuma Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiaren laguntzarekin hazi zen. 1741ean Colachelgo guduan Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainia garaitzen lagundu zuen eta Eustachius De Lannoy almirante flandriarra harrapatu zuen bere posizio militarra finkatzeko.[1]
2011n, altxor handi bat 150 urte baino gehiago zeramatzatenak itxita Padmanabhaswamy tenpluko kripta batzuetan aurkitu zuten.[2] Erresumak gaur egungo Tamil Naduko Kanyakumari barrutian dagoen Thiruvithamcode hiritik bere izena hartuz zuen. XIX. mendearen hasieran, erresuma Britainiar Inperioko printze-estatu bihurtu zen. Travancoreko gobernuak aurrerapauso progresibo asko eman zituen fronte sozioekonomikoan eta, Sree Thirunal Rama Varma maharajaren erregealdian, Travancore Erresuma Batuko Indian printze estatu moderno oparo bihurtu zen, hezkuntzan, administrazio politikoan, lan publikoan eta sozialean lorpen ospetsuak lortuz.
Travancoreko erresuma indiar azpikontinentearen hegoaldeko muturrean zegoen. Geografikoki, Travancore hiru eskualde ezberdinetan banatu zen: ekialdeko goi-lurrak (lur malkartsu eta hotza), erdialdeko lurrak (muino izurtuak) eta mendebaldeko behe-lurrak (kostaldeko lautadak).
Erresuma bost barrutitan banaturik zegoen: Padmanabhapuram, Thiruvananthapuram, Quilon, Kottayam eta Devikulam.[3] Padmanabhapuram eta Devikulamgo biztanleak tamilerazko hiztunak ziren, malabarerazko gutxiengo bat izanda.[3]
Travancoreko agintariak
- Anizham Tirunal Marthanda Varma 1729–1758[4]
- Karthika Thirunal Rama Varma (Dharma Raja) – 1758–1798
- Balarama Varma I.a – 1798–1810
- Gowri Lakshmi Bayi – 1810–1815 (erregina 1810 eta 1813 artean eta erregina-erregeordea 1813 eta 1815 artean)
- Gowri Parvati Bayi (erregeordea) – 1815–1829
- Swathi Thirunal Rama Varma III.a – 1813–1846
- Uthram Thirunal Marthanda Varma II.a – 1846–1860
- Ayilyam Thirunal Rama Varma III.a – 1860–1880
- Visakham Thirunal Rama Varma IV.a – 1880–1885
- Sree Moolam Thirunal Rama Varma VI.a – 1885–1924
- Sethu Lakshmi Bayi (erregeordea) – 1924–1931
- Chithira Thirunal Balarama Varma II.a – 1924–1949
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Sanjeev Sanyal. (2016-8-10). The Ocean of Churn: How the Indian Ocean Shaped Human History. Penguin Books Limited, 183– or. ISBN 978-93-86057-61-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) «India inicia el inventario de un tesoro valorado en 16.000 millones hallado en un templo» 20minutos.
- ↑ a b (Ingelesez) Government of India. (1884). Report on the Census of Travancore (1881). Thiruvananthapuram, 135, 258 or..
- ↑ (Ingelesez) de Vries, Hubert. (2009-10-26). «Travancore» Hubert Herald.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









