Share to:

Virginia Zeani

Virginia Zeani

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVirginia Zehan
JaiotzaSolovăstru1925eko urriaren 21a
Herrialdea Errumania
BizilekuaWest Palm Beach
HeriotzaWest Palm Beach2023ko martxoaren 20a (97 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Nicola Rossi-Lemeni
Hezkuntza
Hizkuntzakerrumaniera
italiera
ingelesa
Irakaslea(k)Lidia Lipkovskaia
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria
Enplegatzailea(k)Indiana University
Jasotako sariak
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaDecca Records
RCA Italiana
Electrecord
World Record Club (en) Itzuli

Musicbrainz: dd24030a-a62f-4d3c-91ff-6e602841b0f0 Discogs: 1728369 Allmusic: mn0001841156 Edit the value on Wikidata

Virginia Zeani, sortzez Virginia Zehan (Solovăstru, Errumania,1925eko urriaren 21aFlorida, AEB, 2023ko martxoaren 20a) opera-abeslaria izan zen, sopranoa. Erretiratu ostean irakaskuntzan jardun zuen. Batez ere italiar errepertorio liriko-spintoari lotua egon zen. La Traviatako interprete ospetsua izan zen. Nicola Rossi-Lemeni baxu kantariarekin ezkondu zen.[1][2]

Bizitza

Virginia Zehan Errumaniako Solovăstru udalerrian jaio zen, Transilvanian. Gurasoak, Dumitru eta Vesselina Zehan, etxalde xume baten jabeak ziren eta Bukarestera, Errumaniako hiriburura, joan ziren bizitzera diru-sarrera handiago baten bila, Virginiak 8 urte zituenean. 9 urte zituenean, lehengusu batek bere lehen operara gonbidatu zuen: Giacomo Pucciniren italiar musikagilearen Madama Butterfly, Bukaresten bertan. Operaz maiteminduta, gurasoei agindu zien opera-kantaria izango zela. Bere eskolako koruan eman zuen izena eta, ongile baten laguntzaz, kantu lezioak hartu zituen nerabe zela mezzosoprano ohi batekin, Lucia Anghel-ekin, zeinak Virginiari esan baitzion bera ere mezzosopranoa zela. Bigarren Mundu Gerran, Bukarestek Alemania naziaren bonbardaketa eta okupazioa jasan zituen. Virginiaren eta bere senideen gertuko lagun batzuk espetxeratu eta exekutatu zituzten. Virginiak ozta-ozta ekidin zuen bortxaketa eta hilketa leiho batetik saltatuta, soldaduek bere familiaren etxea inbaditu zutenean. Gerran zorte handia izan zuen Lydia Lipkowskaia Ukrainako soprano ospetsuak, Bukaresten gelditu zenak, ikasle onartu baitzuen. Lydia Lipkowskak konbentzitu zuen Virginia sopranoa zela. Lydiarekin hiru hilabetez aritu zen lanean. 1947an Italiara joan zen eta Milanen jarraitu zituen ahots-ikasketak Aureliano Pertilereki. Bertan, gero operako izar izan zen uzta oparoarekin bat egin zuen, besteak beste, Renata Tebaldi, Giuseppe Di Stefano eta Franco Corellirekin.

Musika ibilbidea

1948ko maiatzaren 16an, 22 urte zituela, Zeanik debuta egin zuen Boloniako Duse Antzokian Margherita Carosio, programatutako sopranoa, gaixotu zenean. Violetta pertsonaia interpretatu zuen, La Traviatan, 650 emanaldi baino gehiago kantatutu zuena gero ibilbidean zehar. Papera lortzeko, Zeanik gezurra esan zion herriko operako enpresariari, aurretik ere Violetta kantatu zuela esan baitzion. Ondoren, kaleko azoka batean erositako gortina-oihalez egin zuen soinekoa. 1952an Florentzian Vincenzo Bellini gehitu zuen bere errepertorioan, Maria Callasen lekua hartu zuenean, Elviraren paperean "I Puritani" lanean. Emanaldi horretan ezagutu zuen gero senarra izan zen Nicola Rossi-Lemeni baxu italiarra, Elviraren osaba Giorgio Valtonen rola egin zuena. 1957an ezkondu ziren eta seme bat izan zuten, Alessandro. Senarra, Nicola Rossi-Lemeni, 1991n hil zen.

1956an egin zuen debuta La Scalan Georg Friedrich Händelen Giulio Cesare operan eta Kleopatra pertsonaia interpretatu zuen. Hurrengo urtean, Milango antzerki horretan Francis Poulenc frantses musikagilearen Dialogues de Carmélites lanaren munduko estreinaldian parte hartu zuen. Lan horretan Blanche protagonista interpretatu zuen. Musikagile beraren La voix humaine ere abestu zuen.

Virginia Zeaniren karrerako alderdi nabarmenetako bat Blancheren paper nagusia abestea izan zen, Francis Poulenc-en "Diconversaciones de los carmelitas" lanaren estreinaldian, Scalan, 1957an. Francis Poulenc-ek Zeani aukeratu zuen aurreko urtean Pariseko (Frantzia) "La Traviata"-n abesten entzun ostean, eta obra XX. mendeko opera handienetako bat bezala aitortua izan zen. Virginia Zeaniren beste zigilu bereizgarrietako bat iraunkortasuna izan zen, bere ibilbidean bi funtzio baino ez baitzituen utzi bertan behera.

1966an, 41 urte zituela, Zeanik bere debut berantiarra egin zuen Metropolitan Opera Housen, Violeta pertsonaia izan zen, eta beste emanaldi bat eman zuen handik egun batzuetara. 1968ko ekainaren 25ean, Metropolitan Opera Housen, Desdémona interpretatu zuen Gioachino Rossiniren Otelo lanean. Giuseppe Verdiren maisulana baino askoz gutxiago ezagutzen da lan hori, 70 urte geroago konposatua eta Erromako Operak aurkeztua. Virginia Zeanik irakasten jarraitu zuen 2004ra arte, West Palm Beach-era erretiratu zen arte. Herrialdeko kantu-maistra nagusietako bat izan zen.[3]

Zeaniren pertsonaia nagusiak hauexek izan ziren: Lucia di Lammermoor, Gilda Rigoletton, Elvira I Puritani lanean, Linda di Chamonix, Maria de Rohan, Madama Butterfly, Thais, Manon Lescaut, Tosca, Fedora, Adriana Lecouvreur, Aida, Desdemona Otello lanean, Leonora, Lina, Elsa Lohengrin lanean, Senta Der fliegende Holländer, Jacques Offenbachen The Tales of Hoffmann laneko lau emakume heroiak edo Magda Sorel Gian Carlo Menottiren The Consul lanean.

Bere ibilbide luzean, hainbat belaunalditako tenore handiekin abestu zuen, hala nola, Beniamino Gigli, Ferruccio Tagliavini, Carlo Bergonzi, Alfredo Kraus, Luciano Pavarotti edo Placido Domingo.

Batez ere Italian abestu zuen eta gero Londresen, Vienan, Parisen, Leningradon, Moskun, Filadelfian, Mexikon, Belgraden, Dublinen, Houstonen, Zurichen, Monte-Carlon, Veronako Arenan, Bartzelonan eta Metropolitan Operan 1966an. Ezagunago izan zen Italiako antzokietan 1983an erretiratu zen Indianako Unibertsitateko Bloomingtoneko kontserbatorioan irakasteko.

Diskografia hautatua

  • Verdi - La Traviata (Questa 1956 / Raimondi, Savarese)
  • Pizzetti - Assassinio nella Cattedrale (Pizzetti 1958 / Rossi-Lemeni, Rota, Montarsolo)
  • Rossini - Otello (Previtali 1960 / Lazzari, Baratti, Handt, Reynolds)
  • Mascagni - Il Piccolo Marat (De Fabritiis 1961 / Rossi-Lemeni, Borsò, Betner)
  • Mascagni - Il Piccolo Marat (Ziino 1962 / Rossi-Lemeni, Gismondo, Bazzani)
  • Massenet - Werther (Votto 1971 / Kraus, Trimarchi, Mariconda, Basiola)
  • Mercadante - Elisa e Claudio (Rapalo 1971 / Lazzari, Fioroni, Trama, Trimarchi, Corboni)
  • Puccini - Tosca (Trailescu 1977 / Fanateanu, Herlea)
  • Donizetti - Maria di Rohan (Previtali 1962 / Rota, Tei, Zanasi)
  • Rossini - Zelmira (Tosak 1965 / Limarilli, Washington, Rota)
  • Verdi - Alzira (Capuana 1967 / MacNeil, Cava, Cecchele)
  • Verdi - La Traviata (Bobescu 1968 / Buzea, Herlea)
  • Verdi - Aida (Previtali 1969 / Cecchele, Bumbry, Ghius)

Erreferentziak

  1. Redacción. (2023-03-21). «Ha muerto Virginia Zeani» Codalario: la revista de música.
  2. Salazar, David. (2023-03-20). Obituary: Romanian Soprano Virginia Zeani Passes at 97. Opera Wire.
  3. Jonathan, Candell. (21 de marzo de 2023). «Virginia Zeani, soprano versátil y duradera, muere a los 97 años» The New York Times.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya