Galarreta
| Galarreta | |
|---|---|
Galarretako elizaren hondakinak, dorrea erori baino lehen (2014ko uztailaren 10ean erori zen). | |
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Donemiliaga |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°54′N 2°22′W / 42.9°N 2.37°W |
| Garaiera | 655 m |
Galarreta Arabako ipar-ekialdeko landa herri bat da, Donemiliaga udalerrikoa. Aratz (1.442 m) mendiaren hego-mendebaldean kokatuta dago, Aizkorriko mendilerrotik eta Gipuzkoako mugatik gertu.
Done Jakue bide zaharrean zegoen, Lizarratetik igarotzen zen Barnealdeko Done Jakue bidean, alegia.
Mugakideak
Iparraldean Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorra, ekialdean Zalduondo, mendebaldean Gordoa eta Arriola (Asparrena) eta hegoaldean Erdoña mugakide ditu.
Historia
Barduliarren garaian Gebalaeca izena zuen herria Egilatz edo Donemiliago ermandade zaharrean zegoen sartuta, beste 15 herrirekin batera, 1928an Albeiz Asparrenan sartu zen arte. Garai hartan, Miguel Primo de Riveraren diktaduran, erregimenaren eragina herrian ez zen izan haiek nahi zuten bezain handia. Bigarren Errepublikaren garaian Pedro Salinas Arregi Amerikanoa, AEBn ibilia, nabarmendu zen, bai alkate lanetan bai (batez ere) Diputazioan. Giro politikoa oso nahasia izan arren, Galarretan herritarren arteko bizikidetza ez zen beste herri batzuetan bezainbeste kaltetu. Euskara gutxiengo baten hizkuntza zen orduan ere, adineko emakume batzuk erabiltzen zutena, batez ere zegamar jatorrikoak.
Gerra Zibila piztean, ordea, bazterrak nahastu ziren Galarretan ere, eta gertakarien artean aipatzekoa da herriko hiru maisuen eta inguruetako herrietako beste hainbaten fusilamenduak. Pedro Salinas ere atxilotu zuten, baina Urbasako mendilerroan erreketeek egindako erailketa haietatik libratu zen, Diputazioko lagunek emandako babesari esker. Don Pedroren istorioa fikziora pasatu zuen Bernardo Atxagak 2003an kaleratutako Soinujolearen semea liburuan.[1]
Demografia
| Galarretako biztanleria |
|---|
![]() |
Garraioa
Araba Bus sareko
lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Ondasun nabarmenak
Andre Mariaren Jasokundearen eliza errenazentista XVI. mendekoa da. Hala ere, jatorri erromanikoa zuen, herria Done Jakue bide zaharrean zegoenez. Gaur egun, tenpluaren hondarrak baino ez dira geratzen, eta ordu arte zutik mantendutako dorrea 2014ko uztailean lurrera erori zen.[1] Elizaren hondarren azpian, erromatarren garaiko aztarnak topatu zituzten.
Gainera, herrigunean hiru dorretxe egon ziren: Erdoñarako bidean zegoen beheko dorrea edo Okariztarrena, alde batetik; bestetik, goikoa edo Belaskotarrena (Okariztarren ondorengoak eta Galarretatar eta Lazarragatarren senideak izan ziren Belaskotarrak); eta, azkenik, Lazkaotarren dorretxea izan zen, San Adriango (Lizarrate) mendatean kokatua.
Galarretar ospetsuak
- Juan Ruiz de Belasko XVI. mendeko militarra, Filipe II.a Espainiakoaren aginduetara ibilia, Galarretako seme zela uste dute historialariek.
- Pedro Salinas Arregi Espainiako Bigarren Errepublikaren garaiko alkatea eta diputatua.
Jaiak
Herriko festak irailaren 8an ospatu izan dituzte tradizionalki, baina azkenaldian abuztuaren azken asteburuan egiten dituzte.
Erreferentziak
- ↑ a b Ugarte Lopez de Arkaute, Estitxu. (2019-01-27). «'Amerikanoa'ren herria» Alea (kontsulta data: 2019-04-04).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Gomez Calvo, Javier (2007) «Historia de Galarreta de la dictadura de Primo de Rivera a la guerra civil (1923-1939)» Sancho el sabio: Revista de cultura e investigación vasca, ISSNe 2445-0782, ISSN 1131-5350, 27, 101-130 or.
| Donemiliagako herriak | ||
|---|---|---|
|
Adana • Axpuru • Barria • Bikuña • Durruma • Egilatz • Erdoña • Galarreta • Luzuriaga • Mezkia • Munain • Narbaxa • Okariz • Txintxetru • Uribarri Jauregi • Zuhatzu Donemiliaga | ||
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.











